Asesoría de igualdad

Azken hamarkadetan nazioarte mailan garatzen ari da emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioa, baita sexuan oinarritutako edozein diskriminazio motaren berariazko debekua ere. Emakumeen bizi kalitatea hobetzeaz gain, bizitzako arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta betebeharretan berdintasun erreala lortu da. Halaber, aldaketa hauek eman diren arren, zenbait emakumeren eta emakume talderen egoera dela eta Administrazio Publikoak eta entitate pribatuak oraindik ere berdintasun errealaren kotak handitzeko lanean dihardute, berdintasun formal horrek ez baitu bere isla gizartean. 

Horregatik, berdintasunerako aholkularitza juridiko zerbitzua eskaintzen dugu berdintasun politikak inplementatu nahi dituzten Administrazio Publiko edo enpresa pribatuei zuzenduta, izan ekintza zuzenen bidez edo erakundeetan zeharkako ezarpenaren bidez. Hala, arauak idazteko prozedurari (Ordenantzak, Araudiak…), Protokoloak lantzeari, eta idatziak berrikusteari edo jarraibideak sortzeari buruzko aholkularitza ematen dugu.