mediación

Bitartekaritza gatazken konponbiderako prozedura alternatiboa da, bitarteko baten esku hartzearen bidez gatazkaren kudeaketa bi aldeek egin dezaten era konfidentzial, egoki eta borondatezkoan, bi aldeentzat bidezkoa izango den konponbide batera iristeko.

Gure bulegoan Familia Eskubidearen inguruan sortutako gatazkei bideratutako bitartekaritza zerbitzu hau eskaintzen dugu. 

Bitartekariak gai honen harira sortutako gatazkak bideratzeko lana egingo du alde desberdinak adostasunera heltzeko.