Violencia de género

Emakume eta gizonen arteko desberdinkeriaren, mendekotasunaren eta botere harremanen adierazle argienetakoa izan da eta da genero indarkeria. Indarkeria mota honek oinarrian sexuen arteko desberdintasun subjektiboa dauka. Laburbilduz, emakumeek emakume izate hutsagatik jasaten dute indarkeria, eta biktimak edozein heziketa, kultura, ekonomia edo gizarte mailako emakumeak dira. 

Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legeak dioenez, emakumeen kontrako indarkeria da emakumea izateagatik emakumeen kontra bideratzen dena edo haiengan proportziorik gabeko eragina duena, genero diskriminazioaren agerpen gisa eta emakumeentzako kalte edo oinaze fisikoa, psikologikoa, sexuala edo ekonomikoa dakarrena edo ekar dezakeena, mehatxuak, beldurrarazteak eta hertsatzeak edo askatasun-gabetze arbitrarioak barne hartuta, bizitza publikoan nahiz pribatuan gertatzen direnak.

Horregatik, gure esperientziatik abiatuta, indarkeria jasan duten edo jasaten ari diren emakumeak aholkatu eta defendatzen ditugu, bai bide penaletik bai eta familia prozeduretan ere. Salaketak aurkezten eta babes agindua eskatzen laguntzen dugu. Era berean, genero indarkeriaren biktima izanagatik alargun pentsioak eskatzen ditugu. 

Gure auzi guztien interbentzioa genero ikuspegitik eginen da, berbiktimizazioa saihestuz eta emakumeen ahalduntzea aldarrikatuz.